XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etik Hra: Arrietabaso eta atzean Alluitz-Anboto Gailurreria, Izpiste eta Orixol.

Mendilerroari jarraiki, Garaigora, atzean Itxina eta Gorbeia eta behean Urigoiti auzategia.

Aurrean, Arnoko Mendiak.

Htik Mra: Jesuri, Aiala Haraneko mendiak eta Salbada Mendizerra.

Mtik Ira: Mendilerroari jarraiki, Untzueta.

Goikoganetik Kamarakaraino, Ganekogorta eta Galarraga.

Eskuinean Ganeta, Pagasarri eta Pastorekorta.

Gure azpian Zeberioko Harana.

Bestelako irispideak: Arrugaeta (Orozko) auzategitik, artez tontorreraino.

Zeberioko zenbait auzategitatik.

Trabesia gomendagarriak: Untzuetaraino mendilerro guztian barna, Ugao, Arakaldo edo Aretara (Laudio) jaitsiz.

Mendi tipikoa da hau Bilbo-Gorbeia trabesian.

ODORIAGA (1.243 m). Arnoko Mendietatik / Denbora gutxi gorab. 2 or 5`.

Arnoko Mendietako bizkar luzeak Orozko herrian du jatorria, eta ezari-ezarian altxatzen da Austingarmineko belardian Gorbeiako Mendilerroari batu arte.

Haren gune garaiena Odoriaga Tontorra da.

Ibarraranzko norabidean Orozkotik kilometro batetara dagoen Beraza auzategian abiatuko gara.

Errepide txiki batetatik igongo gara, Done Mikelen baseliza ondotik igaroz, ezkerraldean (E) hasten den lurrezko aldai batetara iritsi arte (13`).

Bertotik, mendilerroari jarraiki gorantz joango gara, bidean zenbait bidebanatze aurkituko ditugun arren beti nagusitik jarraituko dugularik.

Pinadiko agerrune batetara irtendakoan (30`), bidegurutze bat aurkituko dugu, bi aldaietako edozeinetatik jarraitu ahal dugularik.

Aurretik artez (HE) igoten dena, bidea mozteko balio zaigu, apur bat aurrerago berriz bestearekin batzen delako (35`).

Pinaditik zabalgune batetara irtengo gara, aldaitik bizkar belartsu zabaleraino jarraituz (50`).

Erreferentziatzat, hemendik aurrera eta Odoriagara iritsi arte Mendilerroari jarraituko diogula esango dugu.

Bizkarrean zehar jarraitzen dugu, ezkerrerantz (E) gurdibidetik.

Berehala eskuinaldean aldai belartsu bat hasten da, mazela erdian mendia inguratuko duelarik.

Dena dela, mendilerrotik jarraituko dugu (gurdibideari jarraiki), aurreragoxe txabola baten eta bere artegiaren hondakinen ondotik igaroko garelarik (1 or 3`).

Hemen bidea eremu lauetatik doa, bizkar hau tontorren batekin konfunditzea erreza izanik.

Jarraitu egingo dugu (HE), geure aurrean Kolumetako Tontorra dugularik.

Tontor honetaranzko aldapari ekin aurretik, bidebanatze bat aurkituko dugu.

Eskuineko aldaiak mendi hau inguratzen du, beraz, aurrez (H) igongo gara gurdibide zabal batetatik.

Ezkerretarantz leunkiro biratuz, Kolometako Tontorrera iritsiko gara (1 or 17`).